Gizartea -
GIPUZKOA
Gazte donostiar bat ikertzen ari dira, adin txikiko bati irudi sexualak eskatzeagatik
13 urteko adin txikikoak salatu duenez, kutsu sexuala zuten argazkiak eta bideoak eskatzen zizkion.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Espainiako Poliziak ikerketapean jarri du 19 urteko mutil donostiar bat, Albaceteko 13 urteko neska bat mehatxatzeagatik. Adin txikikoaren eduki sexualeko argazki eta bideoak lortzeko presio egitea egotzi diote agenteek.
13 urteko neskak salaketa aurkeztu zuen Guardia Zibilak La Rodan (Albacete) duen polizia-etxean. Salaketaren arabera, ezezagun batek argazki eta bideo sexualak eskatu zizkion sare sozialen bidez, eta mehatxu ere egin zion: ematen ez bazizkion, biluzik agertzen zen irudiokin argazki-muntaiak egingo zituen, gero senitartekoei eta lagunei Internet bidez bidaltzeko.
Datuokin ikerketa abiatu zuen Guardia Zibilak, eta Donostian bizi zen gizonezko bat identifikatu zuten mehatxu egile gisa.
Auzipetutako gaztea informatikan iaioa zen, eta askotan aldatzen zituen Interneteko ezizenak, izenak eta ordenagailuaren IPak bere burua babesteko asmoz eta identifikazioa saihesteko.
Ikerketa La Rodako Instrukzio Epaitegiaren esku geratu da.