Gizartea -
Istripua
Txirrindulari bat larri zauritu da Iruñean izandako istripuan
19 urteko gaztea egoera larrian eraman dute ospitalera. Dirudienez, auto baten eta bizikleta baten artean gertatu da Zaragoza etorbideko ezbeharra.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
19 urteko txirrindulari bat larri zauritu da goizean Iruñeko Zaragoza etorbidean izandako istripuan. Antza denez, auto baten eta bizikleta baten artean gertatu da ezbeharra.
Guztira, bederatzi istripu jazo dira ostiral honetan Nafarroako hiriburuan, eta hiru lagun zauritu dira horietan.
Txirrindularia ez ezik, 33 urteko gizon bat ere zauritu da, Madril kalean lur orotako ibilgailu batek eta motor batek elkar jota.
Bestalde, 45 urteko gizon bat zauritu da Taxoare kalean gertatutako istripuan. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, kasu honetan ibilgailuko gidariak ez ditu seinaleak errespetatu eta ez zeukan gidabaimenik.