Gizartea -

Araban

Jaurlaritzak ez du irregulartasunik ikusi gas propanoaren horniketan

Industria Sailak egindako azterketen arabera Repsolek eskainitako zerbitzua egokia izan da eta ez da irregulartasunik egin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken hilabeteetan Repsolek Araban emandako gas propanoaren hornidura-zerbitzua egokia izan dela dio Eusko Jaurlaritzak eta legeak eskatzen duena betetzen dela gaineratu du.

Arabako Industria Sailak konpainiako 25 bezeroren kexak jaso zituen otsailean gasaren faktura garestitu zitzaiela esanez eta ondorioz ikerketa egin dute.

Energia Zuzendaritzak, Kontsumo Zuzendaritzak eta Arabako Industria Ordezkaritzak gasaren fakturan eragiten duten parametro guztiak aztertu dituzte.

Erabiltzaileen kexak ikertzeko egindako azterketetan ez dutela inolako irregulartasunik atzeman esan du Eusko Jaurlaritzako Energia zuzendariak, Oskar Zabalak. Ondorioz Jaurlaritzak gas propanoaren auzia itxitzat eman du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea