Gizartea -

Polizia operazioa

Emakume bat atxilotu dute Bilbon, haur pornografia zabaldu duelakoan

Guardia Zibilak egin du operazioa, Bilbon eta Salamancan, eta ikerketarako interesgarriak diren hainbat material informatiko atzeman ditu, Salamancako Komandantziak jakinarazi duenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat atxilotu dute Bilbon, haien baimenik gabe adingabeei grabatutako sexu edukiak, bideoak eta argazkiak, Interneten eta sare sozial ezagunetan zabaldu dituelakoan. Gainera, Salamancan ere gizon bat atxilotu dute polizia operazio berean.

Guardia Zibilak egin du operazioa, Bilbon eta Salamancan, eta ikerketarako interesgarriak diren hainbat material informatiko atzeman ditu, Salamancako Komandantziak jakinarazi duenez.

Ikerketa joan den abenduan jarri zuten abian, biktimetako batek Guardia Zibilaren egoitza batean salaketa jarri ostean; baimenik gabe grabatu zutela esan zuen.

Atzo atxilotutako emakumea Bilboko guardiako epailearen esku utzi dute, eta Salamancan harrapatutako gizona ere epailearen esku utzi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea