Gizartea -
Deba
Carmelo Arrizabalagari Larrialdietako Merezimenduaren Domina gorria eman diote
Ondarroako, Bilboko eta Sestaoko herritarrak ere saritu dituzte erreskate edo babes zibil alorrean egindako lanagatik.
agentziak | erredakzioa
Carmelo Arrizabalaga debarrari, desagertutako emakume bat bilatzeko lanetan hil zenari, Larrialdietako Merezimenduaren Domina gorria eman dio Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak.Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburua buru izan duen ekitaldian beste hiru pertsona saritu dituzte domina berdeekin larrialdi eta babes zibil alorretan egindako lanagatik: Youssef Chaiba, Angel Villuela eta Aritz Aguiar.Carmelo Arrizabalaga aurreko azaroaren 1ean hil zen malda batean behera erorita, desagertuta zegoen emakume bat bilatzeko lanean ari zenean.Bestalde, Youssef Chaiba Ondarroan bizi den marokoarrak uretara egin zuen jauzi Mutrikun itsasora erori ziren bi gasteiztar salbatzen saiatzeko. Azkenean, gasteiztarrak hil egin ziren.Bilboko Angel Villuela garabizalea kamioilari bat kabinatik ateratzeko lanen buru izan zen 2018ko maiatzean.Azkenik, Aritz Aguiar sestaoarrak galarazi egin zion gizonezko bati Abatxoloko trenbidera salto egitea.