Gizartea -
NAFARROA
Lapurreta egin dute Caixaren Sartagudako bulego batean, pistola batekin mehatxatuta
Bi pertsona sartu dira bulegora, pistola bat eskuan, eta 6.000 eurorekin ihes egitea lortu dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nafarroan, lapurreta egin dute Caixak Sartagudan duen bulego batean. Bi pertsona sartu dira bulegora, pistola bat eskuan, eta 6.000 eurorekin ihes egitea lortu dute.
Guardia Zibilak jakinarazi duenez, lapurreta 09:35 inguruan gertatu da. Oraindik argitzeke dago mehatxu egiteko erabili duten pistola benetakoa zen ala ez.
Gutxienez langile bat zegoen bulegoaren barruan, eta berak eman du gertatutakoaren berri. Guardia Zibilaren Lodosako kuarteleko agenteak bertaratu dira lapurreta izan den tokira.
Oraingoz ez dakite zehazki lapurrek zenbat diru eraman duten, baina 6.000 euro inguru izan daitezkeela uste dute.