Gizartea -

Bilbo

Kezka Bilboko itsasadarrean, etzi azken hiru urteotako marea biziena egongo baita

Ostegun eta ostiral goizaldean bereiziki altua izango da itsasgora. Bilboko Udalak neurri sorta prestatu du egoerari aurre egiteko.

Azkenekoz urtarrilaren 24an izan ziren uholdeak Zorrotzaurren. Argazkia: Iker Salgado
Uholdeak Zorrotzaurren (Bilbo).
Azkenekoz urtarrilaren 24an izan ziren uholdeak Zorrotzaurren. Argazkia: Iker Salgado

Euskadi Irratia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marea biziak izango dira datozen egunetan, eta, hori dela eta, kezka sortu da Bilboko itsasadarrean dauden hainbat auzotan; Zorrotzaurren, Deustuko Erriberan eta Elorrietan, esaterako. Izan ere, bereziki altua izango da itsasgora, batez ere ostegun eta ostiral goizaldean. Egoerari aurre egiteko neurriak aurkeztu ditu gaur Bilboko Udalak.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, marea biziek ohi baino itsas maila altuagoa eragingo dute bihar, etzi eta ostiralean. Ostegun goizaldean espero da okerrena, azken hiru urteetako itsas maila altuena izango baita.

Goizaldeko itsasgorak izango dira arriskutsuenak: bihar, asteazkena, 04:59an izango da; etzi, 05:42an; eta ostiralean, berriz, 06:19an.

Ura bere bidetik ateratzeko arriskua aurreikusi dutenez, Bilboko Udalak egoerari aurre egiteko neurriak aurkeztu ditu.

Azkenekoz, urtarrilaren 24an izan ziren uholdeak Zorrotzaurren, Elorrietan eta Deustun¿.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilboko Itsasadarra Bilboko albisteak Azken ordukoa Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Uholdeak bideoak Zorrotzaurreko uhartea Deustuko auzoa