Gizartea -

Organoen transplantea

Ibai, irribarretsu berriz ere

Lau urteko ume bizkaitarrari gibela, urdaila, duodenoa, heste meharra eta area transplantatu zizkioten abenduaren 29an eta datorren astean alta emango diote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibai Uriarte lau urteko ume bizkaitarrari gibela, urdaila, duodenoa, heste meharra eta area transplantatu zizkioten 2010eko abenduaren 29an eta segur aski datorren astean alta emango diote.

Horrela azaldu du gaur Manuel Lopez Santamaria doktoreak Madrileko La Paz Ospitalean. Ebakuntza bertan egin zioten umeari.

Ibai "oso ondo" dagoela ziurtatu du medikuak, digestio-autonomia du eta, ondorioz, ez dute zunda bidez elikatu behar. Gainera, transplantatu dizkioten organo guztiek "ongi funtzionatzen dute".

"Arazo txikiak"

Umeak "arazo txiki batzuk ditu, baina laster konponduko dira", adierazi du medikuak. Horregatik, "segur aski" datorren astean alta emango diotela erantsi du Lopez Santamariak.

Behin etxean, Ibaik ebakuntza baino lehen zeraman antzeko bizitza egin ahal izango du, baina ospitalera joan beharko du sarritan eta transplantearen ondorengo kontrol guztiak egin beharko ditu, doktoreak azaldu duenez. "Epe laburrera edo ertainera" beste ebakuntzarik egin beharko ez diotela esan du Lopez Santamariak.

La Paz ospitaleko errehabilitazio solairu batean dago Ibai, iragan otsailaren 15ean Zainketa Intentsiboetako Unitatetik (ZIU) atera ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea