Gizartea -
Lehen mailako ikertzaileak
Euskadik ehun bat ikertzaile behar ditu Europan lehiatzeko
Isabel Celaa Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak zientzia 'errentagarria' dela esan du eta, krisi egoeran bagaude ere, ikerketarako baliabideei eustearen alde egin du.
Erredakzioa
Euskadik lehen mailako ehun ikertzaile inguru behar ditu Europan lehiakorra izateko. Eusko Jaurlaritzak talentua erakarri eta gordetzeko konpromisoa hartu du, eta ikerketarako baliabideen etorria ez oztopatzen ere saiatuko da, krisi egoera nagusi bada ere.
Celaak gaur goizean egin ditu adierazpenak, Fernando Cossio Ikerbasque zientziarako euskal fundazioko lehendakariarekin batera.
Lehen mailako 100 ikertzaile baino gehiago batu ditu Ikerbasquek. Munduko 22 herrialdetako zientzialariak ari dira, hartara, Euskadiko zientzia, teknologia eta berrikuntza sisteman lanean, fundazioaren lanari esker.
Eusko Jaurlaritzaren DKR programan parte hartzen duten 75 doktoreak gehitu behar zaizkie aurreko horiei. Bi urtez atzerrian lan egiteko kontratatzen dituzte, hirugarren urtean Euskadira itzuli eta bertan iker dezaten.
Zientzia errentagarria
Krisialdi ekonomikoaren aurrean ere Eusko Jaurlaritzak arreta berezia jarri du ikerketara bideratutako baliabideak ez murrizten , Celaa sailburuak esan duenez. Horrez gain, ikerketarako baliabideak ez gelditzea ere casus belli izan da Celaaren lantaldearentzat.