Gizartea -
Istripua
Motor-gidari bat hil da Donostian, auto baten kontra jo ostean
Oriamendi Pasealekuan gertatu da ezbeharra, Andoain kaleko kantoian. 74 urte zituen motorra gidatzen ari zen gizona.
Agentziak | Erredakzioa
74 urteko gizon bat hil da Donostian, bere motorra ibilgailu baten kontra jo ostean, Gipuzkoako hiriburuko Udalak esan duenez.
Istripua asteazkenean izan da, 16:15ean, Oriamendi Pasealekuan, Andoin kaleko kantoian. Ibilgailu batek eta motozikleta batek talka egin dute.
Istripuaren ondorioz, motorraren gidaria, 74 urteko gizon bat, hil egin da.
Aurten Donostian gertatu den eta hildakoa izan duen lehenengo istripua izan da. 2018an hildako bakarra izan zen, maiatzean, 42 urteko motorzale batek zuhaitz baten kontra jo zuenean, Nafarroako Etorbidean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea