Gizartea -
Ezbeharra
Polizia batek lankidea tiroz hil du Valentzian
32 urteko biktimak tiroketaren une berean hil da. Ustezko hiltzaileak 31 urte ditu eta bere lankidea hil ondoren, bere buruaz beste egiten saiatu da. Zauri larriekin eraman dute erietxera.
Erredakzioa
Betera udalerriko udaltzaina batek lankide bat tiroz hil du eta ondoren bere buruaz beste egiten saiatu da, Valentziako Gobernuko Ordezkaritza iturriek jakitera eman dutenez.
Gertaera goizeko 06:00ak aldera jazo da. Ezbeharraren arrazoiak argitzen dabil Polizia.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea