Gizartea -
Istripua, Villelen
Sei lagun hil dira Teruelen izandako helikoptero istripuaren ondorioz
Ezbeharra 14:45ean jazo da suhiltzaile taldea sute amatatzera zihoanean. Bizirik atera den bakarraa buruko traumatismoa eta haustura larriak ditu.
Erredakzioa
Aragoiko Gobernuaren suhiltzaileen zerbitzuko sei langile hil dira eta beste bat zaurituta dago Villelen (Teruel) izandako helikoptero istripuaren ondorioz, Gobernuko iturriek jakinarazi dutenez.
Suhiltzaile taldearen helikopteroa Alcorisan aireratu da eta Terueletik 30 kilometrora dagoen udalerrian jausi da 14:45 aldera.
Bizirik atera den suhiltzaile bakarra buruko traumatismoa eta hausturak larriak ditu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea