Gizartea -

Bilbo

Artxibatu egin dituzte Salestarren ikastetxeko zortzi sexu abusu salaketa

Epaitegiak salaketa horiek artxibatzea erabaki du, 80ko hamarkadan zentro horretan haurrek jasan zituzten sexu abusu delituak preskribatu egin direla iritzita.

Bilboko Deustu auzoko Salestarren ikastetxea. Argazkia: Wikipedia
Bilboko Deustu auzoko Salestarren ikastetxea. Argazkia: Wikipedia
Bilboko Deustu auzoko Salestarren ikastetxea. Argazkia: Wikipedia

agencias | redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Instrukzio Auzitegiak artxibatu egin ditu Deustu auzoko Salestarren ikastetxeko irakasle ohi baten aurka jarri dituzten ia 30 salaketetako zortzi, delituak preskribatu direlakoan, Efe albiste agentziak epaitegietako iturrietan oinarrituta jakitera eman duenez.

80ko hamarkadan haurrei egindako sexu abusu delituak preskribatu egin direlako hartu du erabakia auzitegiak.

Ertzaintzak sexu abusuen 27 salaketa jaso ditu azken asteotan. 80ko hamarkadan izandako gertakari batzuengatik jarri dituzte salaketak Deustuko (Bilbo) Salestarren ikastetxeko irakasle ohi baten aurka, Jose Miguel San Martinen aurka, eta ikerketak irekita jarraitzen duela jakinarazi dute gaur.

Salaketa horiek baino lehenago, 2005ean, beste ikasle ohi batek salaketa jarri zuen irakasle beraren kontra.

Salatutako gizonak 1975etik 1990era egin zuen lan Deustuko Salestarren ikastetxean, eta azken urte horretan Kongregaziotik ateratzeko baimena eskatu zuen, eta beraz, ez da salestarra ordutik.

Salestarren Kongregazioak barkamena eskatu zien aipatu sexu-abusuen biktimei, gertakari horien aurrean nahikoa babes eman ez zielako.

Icetak biktimak artatzeko eskatu du

Mario Iceta Bilboko gotzainak Lagungo familia orientazio zentroari sexu abusuen biktimei "laguntzeko" eskatu dio.

Lagungoren 25. urteurreneko ekitaldian gogorarazi duenez, Lagungok bete egin behar du Aita Santuak aurkeztutako 21 proposamenetan egokitzen zaion lana, eta "sexu abusuen biktimei lagundu" behar die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Delituak azken ordukoa Epaiketak bideoak Salaketak albisteak Gizartea Gaurko azken orduko albistea Umeak albisteak gaur Sexu erasoak Elizan izandako abusuen kasuak Eliza Katolikoa Deustuko auzoa