Gizartea -

sexu erasoak

Salestarrek Santanderreko ikastetxe bateko apaiz bat baztertu dute

Apaiza baztertu dute, Deustuko ikastetxeko sexu abusuekin harremana duelakoan. Apaiz hori 70. hamarkadan izan zen Deustuko ikastetxean irakasle gisa.

Sexu erasoen auzia Deustuko Salestarretan. ETBren bideo batetik ateratako argazkia
Deustuko Salestarren ikastetxeko kanpoaldea
Sexu erasoen auzia Deustuko Salestarretan. ETBren bideo batetik ateratako argazkia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santanderreko Salestarren zuzendaritzak ikastetxeko familiei jakinarazi dienez, Kongregazioak ikerketa bat abiatu du eta apaiz bat kautelaz baztertu du "gazteekin harremanik ez izateko"; antza, apaizak Deustuko ikastetxeko sexu abusuekin harremana izan dezakeela uste dute Salestarrek, 70. hamarkadaren erdian han izan baitzen irakasle gisa.

Familiei bidalitako agirian ikastetxeak azaltzen duenez, eta Europa Press albiste agentziak jasotakoaren arabera, "salaketarik jaso ez arren eta urteak igaro badira ere", Kongregazioak kasu horietarako ezarritako protokoloa abian jarri du "hainbat komentario ezagutu dituztelako"; zurrumurru horietan, salestarra aipatzen dute eta Deustuko sexu abusuekin ere ustez harremana izan zuela entzun dute.

Horrenbestez, El Pais egunkariak astelehenean argitaratutako informazioa berretsi du ikastetxeak. Protokoloak ikerketa abiatzea ezartzen du, baita salestarraren bazterketa gazteekin harremanik ez izateko eta agintari zibilen esku informazio guztia jartzea ere.

Ikastetxearen esanetan, "Santanderren dagoenetik (1989tik), inoiz ez dugu auzi horien inguruko informaziorik edo salaketarik jaso". Halaber, "irakasleen eta familien artean oso pertsona baloratua eta maitatua dela" gaineratu dute.

Hori horrela, salestarrek jokabide horiekiko duten 'zero tolerantzia' berretsi du zuzendaritzak. Era berean, "gizartea eta, bereziki, ikastetxeak gune seguruak izateko" konpromisoa agertu du.

Gainera, "noiz gertatu diren kontuan hartu gabe, salestarren kideen edozein jokabide desegoki ikertuko dutela" esan dute, "konpromiso hori hartu baitute". Halaber, "biktimei agintariengana jotzeko animatu diete".

Bestalde, ikastetxean zuzenean lan egin edo elkarlanean ari direnak jokabide kodea sinatua dutela gaineratu dute. Horren harira, "delitu guztiak, bereziki adingabekoei eta pertsona ahulenei egindakoak, saihesteko heziketa eta informazio jarduerak zein kanpainak eta kontrol eta ikuskapen neurriak abian jarriko dituztela" adierazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Delituak Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kantabria Umeak Sexu erasoak Sexu abusuak Eliza Katolikoan Deustori buruzko albisteak Gotzain Biltzarraren albisteak gaur