Gizartea -

Vatikanoa

Aita santua: 'Feminismo guztiek gonaz jantzitako matxismo bat izaten amaitzen dute'

Linda Ghisoni Eliza-zuzenbide irakasle italiarrak emandako hitzaldia laudatu du Frantziskok. 190 hierarka eklesiastiko goi-bilera egiten ari dira Vatikanoan.

Frantzisko aita santua Vatikanoan. Argazkia: EFE
Aita santua: 'Feminismo guztiek gonaz jantzitako matxismo bat izaten amaitzen dute'
Frantzisko aita santua Vatikanoan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

“Feminismo guztiek gonaz jantzitako matxismo bat izaten bukatzen dute”, adierazi du Frantzisko aita santuak. Linda Ghisoni Eliza-zuzenbide irakasle italiarrak emandako hitzaldia laudatu du pontifizeak. 190 hierarka eklesiastiko pederastiaren eta sexu-abusuen arazoa aztertzeko goi-bilera egiten ari dira Vatikanoan.

“Emakume bati hitz egiteko gonbit egitea ez da feminismo eklesiastiko batean murgiltzea, azkenean feminismo guztiek gonaz jantzitako matxismo bat izaten amaitzen dutelako”, azpimarratu du Erromako gotzainak Sinodoaren eliz atarian, Ghisoniren ondoan, eserita.

“Ghisoniren hitzaldia entzutean, Eliza bere buruaz hitz egiten entzun dut. Guztiek Elizaz hitz egin dugu, hitzaldi guztietan, baina oraingo honetan Eliza bera mintzatu da. Ez da bakarrik estilo kontu bat: Elizan islatzen den jenio femeninoa emakumea da”, azaldu du Erromako patriarkak.

Elizaren zaurien inguruko hitzaldia ematera emakume bat gonbidatzea, Elizari “bere buruaz hitz egitera” gonbit egitea da, nabarmendu duenez. “Indar handiarekin eman beharreko pausoa genuen: emakumea Elizaren irudia da, emaztea eta ama baita. Estilo bat. Estilo hori gabe Jainkoaren herriaz hitz egingo genuke, baina erakunde gisa, baliteke sindikatu bezala, baina ez Eliza amak erditutako familia gisa”.

Horrela, Ghisoni “ama bat” bezala goratu du aita santuak, bere hitzaldia emakume batek haurra egiteko orduan balitz bezala bukatu duelako: “Elizaren misterio femeninoa da, emaztea eta ama da alegia”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Aita santua Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa Vatikanoko azken ordukoa