Gizartea -

Fort Lauderdale

Ibar auziaren epaileak gaur esango du epaiketaren bigarren fasea noiz hasiko den

Azken fase horretan biziarteko kartzela edo heriotza-zigorra ezartzen dion erabakiko du herri-epaimahaiak.

Biziarteko kartzela edo heriotza zigorra ezartzen dion erabakiko dute. artxiboko argazkia: EFE
Dennis Bailey epailea
Biziarteko kartzela edo heriotza zigorra ezartzen dion erabakiko dute. artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dennis Bailey epaileak, Pablo Ibar auziaren magistratuak, gaur esango du epaiketaren bigarren fasea noiz hasiko den. Pablo Ibar euskal jatorriko estatubatuarra urtarrilaren 19an jo zuen errudun herri-epaimahaiak. Casimir Sucharski, Sharon Anderson eta Marie Rogers hiltzea egotzita biziarteko kartzela-zigorra edo heriotza-zigorra ezar diezaiokete Ibarri. Hilketak Miramarren (Florida) gertatu ziren, 1994ko ekainean.

Sententziaren berri emateko saioa otsailaren 25erako deitu zuen epaileak, baina Fiskaltzak hura atzeratzeko egindako eskaria onartu zuen epaileak otsailaren 15ean. Fiskaltzaren esanetan, herri-epaimahaiak zigorra ezartzerakoan kontuan hartu beharko luke inguruabar astungarri gisa Miramarko hiru hilketak izan eta hiru astera Ibar Miami Daden atxilotu zutela bizileku bat bortxatzeagatik, eta zortzi urteko zigorra ezarri ziotela orduan.

Herri-epaimahaiak Fiskaltzaren eta Ibarren defentsaren esanak entzungo dituzte berriro, zigorra erabaki aurretik.

Fiskaltzak eskatutako heriotza-zigorra ezartzen badiote, epaimahaiko kide guztiek berretsi beharko dute erabakia. Osterantzean, biziarteko kartzela-zigorra ezarriko diote. Epaimahaiak erabakia hartu ostean, epaileak heriotza-zigorra baztertzeko eta biziarteko espetxe-zigorra ezartzeko aukera izango du. Epaimahaiak biziarteko kartzela-zigorra ezartzen badio, berriz, epaileak ezingo dio heriotza-zigorra ezarri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Pablo Ibar Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak