Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon batek bikotekide ohia hil du Jaenen
Biktima, 44 urtekoa, ustezko hiltzailearen etxebizitzan topatu dute hilik.
Erredakzioa
Berrogeita lau urteko emakume bat hilik topatu dute gaur goizaldean Torre del Campo herrian (Jaen), bikotekide ohiaren etxebizitzan, Guardia Zibilak baieztatu duenez.
Gizonezkoa atxilotu egin dute, ustezko hiltzailea delakoan. Izan ere, gorpuak sastada bat du lepoan.
Gizonezkoak berak deitu du 112 larrialdi zerbitzura, emakumeari eraso egin diola aitortzeko. Horrenbestez, agenteak etxebizitzara bertaratu dira, eta atzeman egin dute.
Atzo beste emakume bat hil zen bikotekidearen esku Andaluzian, Granadan, hain zuzen ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea