Gizartea -

Sariak

Erandioko lagun batek 1,6 milioi euro irabazi ditu Primitivako zozketan

Zozketaren sei zenbakiak asmatu dituen txartel bakarra izan da.

Boletoa saldu duen dendaren argazkia. EiTBren bideo batetik hartutako irudia
Boletoa saldu duen dendaren argazkia
Erandioko bizilagun batek 1,6 milioi euro irabazi ditu Primitivako zozketan

0:51

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erandioko lagun batek 1.655.651 milioi euro irabazi ditu Primitivako atzoko (osteguna) zozketan, Estatuko Loteria eta Apustuen Enpresa-Entitateak ostiral honetan jakitera eman duenez.

Zozketaren sei zenbakiak (2-34-29-36-22-20) asmatu dituen txartel bakarra izan da. Hala ere, ez ditu zozketan lortu zitezkeen 5 milioi euroak irabazi, dirua atzeratze zenbakia ez duelako asmatu.

Txartela Erandioko 3. loteria-administrazioan zigilatu zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erandio Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak