Gizartea -

Hipotermia sintomekin

Laudion larunbatean desagertutako emakumea bizirik aurkitu dute

Auzokide batek abisua eman ondoren, ibai ondoko eraikin batean aurkitu dute emakumea, Laudion bertan. Hipotermia sintomak ditu eta Galdakaoko Ospitalera eraman dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak bizirik aurkitu du Laudion (Araba) joan den larunbatean udalerri honetan desagertutako emakumea. Gaur, asteartea, 11:00ak aldera, auzokide batek abisua eman du eta honi esker, Ertzaintzako patruila batek emakumea aurkitu du Okeranza jatetxearen inguruetan, ibaiatik hurbil, eraikin baten etxabeetan.

Emakumeak hipotermia sintomak zituen eta horren ondorioz, anbulantzia medikalizatu batek Galdakaoko Ospitalera eraman du.

Desagertu zenean, emakumeak ez zeramatzan nortasun agiririk ezta dirurik ere. Larunbatean desagertu zen eta egun horretan bere familiak salaketa jarri zuen. Ordutik, Ertzaintza, senitartekoak eta lagunak bere bila ibili dira Laudion eta inguruetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea