Gizartea -
Gertaera
Adingabe bat atxilotuta Gasteizen, bikotekideari labana sartzeagatik
16 urteko neskak ustez labana sartu zion bere mutil-lagunari, eztabaida baten bitartean. 17 urteko bikotekidea Gasteizko Santiago Ospitalean sartu dute.
Erredakzioa
Ertzaintzak 16 urteko neska atxilotu du Gasteizen, ustez eztabaida batean bere bikoteari lepoan labana sartzeagatik.
Gertaera asteartean jazo zen, 20:00ak aldera, Koroatzea auzoko etxebizitza batean. Hasieran, 17 urteko mutilak Ertzaintzari azaldu zionez, "laban batekin pailazoarena egiten zebilela", irrist egin zitzaion eta lepoan sartu zuen ustekabez. Gaztea Santiagoko Ospitalera eraman zuten.
Ondoren, 22:00ak aldera, ospitalera itzuli zen Ertzaintza eta bertan, eztabaida baten bitartean, bere neska-lagunak labana sartu ziola aitortu zuen gazteak. Ertzaintzak senitartekoen etxean aurkitu zuen usteko egilea eta bertan atxilotu zuten.