Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Pasaian, alabari sexu erasoak egiteagatik
21 urteko alaba jipoitu zuen gizonezkoak, gaztea gurasoen arteko eztabaida batean bitartekotza egiten saiatu zenean. Gainera, zenbaitetan sexu erasoak jasan zituela salatu zuen neskak.
Erredakzioa
Ertzaintzak 48 urteko gizonezkoa atxilotu du Pasaian (Gipuzkoa), 21 urteko alaba jipoitzeagatik eta sexu erasoak egiteagatik. Gertakaria atzo, asteartea, jazo zen, 16:00ak inguru. Auzokideek abisu eman ostean, Ertzaintzako patruila bat Pasaiako etxe horretara bertaratu zen.
Gurasoen artean eztabaida gogorra eman zela argitu zuten eta horren bitartean, aitak alaba jipoitu zuela ohartu ziren. Neskak kolpeak jaso zituen aurpegian eta lepoan, gurasoen arteko eztabaida batean bitartekotza egiten saiatu zenean. Gainera, azken hilabeteetan zenbait alditan aitak sexu erasoak egin zizkiola aitortu zuen alabak.
Bi emakumeak Errenteria-Oreretako osasun zentrora eraman zituzten eta ondoren, ustezko egilea atxilotu zuen Ertzaintzak. Gaur goizean epaileen aurreran eraman dute.