Gizartea -

Osasuna

Hies gaitza zeukan gaixo bat sendatu egin da Londresen

Bigarren kasua da munduan, gaitz kronikoa dena sendatzea lortu duena. Ikerlarien arabera, kasu "bakarra eta berezia" da.

Argazkia: pixabay.com
Birusaren irudia
Argazkia: pixabay.com

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Londreseko gaixo batek GIB birusaren erremisioa lortu du. Nazioarte mailan ematen den bigarren kasua da. Gaixoari 2003an diagnostikatu zioten hiesa. Transplantea egin eta hamasei hilabetera birusaren aurkako botikak hartzeari utzi zion, eta hemezortzi hilabeteren ostean, birusik ez da ageri.

Ikertzaileek gaur eman dute paziente horrekin egindako lanaren berri Nature aldizkarian. Maria Salgado ikerketaren egilekidearen esanetan, aurkikuntza "bakarra eta oso berezia" da. Izan ere, 2009an Berlinen paziente batekin lortutakoa errepikatzea lortu dute Londresen, eta GIB birusa erremisioan sartzea lortu dute zelula amen transplante baten bitartez.

Hala ere, ikertzaileek GIBaren "sendaketaz" hitz egiteko goizegi dela esan dute, baina kasu arrakastatsuon bidez sendabidean eragina duten mekanismoei atea ireki diotela uste dute IrsiCaixako zuzendari Bonaventura Clotet zein IciTem ikerketa taldeko ordezkari Javier Martínez-Picado, GIB birusaren inguruan erdietsi duten azken lorpenaren harira.

Berlingo pazientearen kasuak hamaika eztabaida piztu ditu azken hamarkadan nazioarteko zientifikoen artean, sendabidea asmatzeko porrot egin duten hainbat saiakera egin baitituzte. Egun, GIB birusari "tratamendua jarri ahal zaio, baina ez du sendabiderik", gogoratu du Martinez-PicadoK.

Zelula amekin lor daitezkeen aurkikuntzak aztertzen

Londreseko gaixoari linfa-sistemaren minbizia diagnostikatu zioten 2012an ; 2016an, zelula amen transplantea egin zioten. Emailearen zelulen gen batek birusari zeluletan sartzea galarazten dion mutazioa zuen, Berlingo gaixoaren kasuan gertatukoaren "antzera", baina hainbat ezberdintasunekin. Berlinen artatu zuten pazienteren kasuan, esaterako, leuzemia bat zuelako egin zioten transplantea, eta Londresekoaren kasuan, linfoma baten ondorioz. 

Ebakuntza egin eta 16 hilabetera medikuek Londreseko pazientearen tratamendua bertan behera utzi eta "ez dugu bere plasman birusaren arrastorik aurkitu", esan du Maria Salgadok.

Ezberdintasunak eta berdintasunak

Gaixo biek "berdintasun ugari" dituzte; esaterako, hematologi gaixotasuna eta zelula amen transplantea. Hala ere, Alemaniako gaixoak birusaren aurkako botikak hartzeari utzi zion; Londresekoak, berriz, 16 hilabetera utzi zituen botikak,

Berlingo gaixoari bi transplante egin zizkioten; Londresekoari, aldiz, bakarra. Lehen kasuan mutazioa jasandako geneak bi kopia zituen, eta Londresekoan, berriz, bakarra.

Horrenbestez, "Berlingo pazientearena anekdota bat izan ez zela eta birusaren erabateko erremisioa lortu daitekeela" adierazi du Martinez-Picadok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Londres