Gizartea -

Ikasturte honetan

Euskadiko ikastetxeek energia eta ingurumena irakatsiko dituzte

Sei eta bederatzi urte bitarteko 7.500 ikaslek energia eta jasangarritasunari buruzko hezkuntza egitarau batean parte hartuko dute. Tartean, etxean energia aurrezteko aholkuak emango dizkiete.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

50 euskal ikastetxeetako 7.500 ikaslek energiaRI eta jasangarritasunari buruzko hezkuntza programa batean parte hartuko dute, eguneroko ekintzek ingurumenan duten eragina ezagutu dezaten.

Sei eta bederatzi urte bitarteko ikasleek argindarra nola ekoizten den ikasiko dute. Gainera, energia iturri desberdinak eta energia berriztagarriak izango dituzte irakasgai. Halaber, aholku erabilgarri batzuk emango dizkiete, etxean energia aurreztu eta istripuak saihestu ditzaten.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailak eta Naturgas Energiak sinatutako lankidetza akordioari esker jarri dute abian hezkuntza programa hau.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea