Gizartea -

Abisu horia EAEn

Hiru hegazkinek ezin izan dute Loiun lur hartu, haize zakarra dela eta

Madrildik, Santiagotik eta Bartzelonatik atera diren hiru hegaldik bidea aldatu behar izan dute, haize-ufada handien ondorioz ezin izan dutelako Loiura heldu.

Hiru hegaldik ezin izan dute Loiun lur hartu, haize zakarra dela eta. EFEren artxiboko irudia
Hiru hegaldik ezin izan dute Loiun lur hartu, haize zakarra dela eta
Hiru hegaldik ezin izan dute Loiun lur hartu, haize zakarra dela eta. EFEren artxiboko irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru hegazkinek ezin izan dute gaur goizean Loiun lur hartu, haize zakarrak horretarako aukerarik eman ez dielako. Hori dela eta, beste toki batzuetara desbideratu behar izan dituzte hegaldi horiek, Aenak jakitera eman duenez.

Hegaldietako bat Madrildik atera da goizean, eta irteera-puntura itzuli da handik gutxira, Loiun lur hartzea ezinezkoa zelako. Horixe bera gertatu zaio Santiagotik abiatutako hegaldi bati ere. Kasu horretan, baina, Iruñera eraman dituzte bidaiariak, Loiura beharrean.

Bukatzeko, hirugarren hegaldia Bartzelonako aireportutik irten da goizeko lehenengo orduan, eta bertara itzuli behar izan da berriro, geroago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Alerta meteorologikoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak