Gizartea -
Eguraldia
Abisu horia indarrean, haizeagatik eta baso sute arriskuagatik
Hegoaldeko haizeak indartsu joko du eta 100 km/h-ko boladak espero dira. Haizeak, lurraren lehortasunak eta hezetasun eskasak sute arriskua areagotzen dute.
EiTB.EUS
Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) eta Nafarroa abisu horian dira, muturreko meteorologia fenomenoengatik.
Gaur, asteazkena, baso sute arriskuari dagokion abisu horia indarrean egongo da eguerdira arte EAEn.
Gainera, haizeak zakar joko du hegoaldetik. Hori dela eta, bigarren abisu hori bat ezarriko dute; kasu horretan, haizeagatik. Mendi inguruetan orduko 100 kilometroko haize boladak neurtuko dituzte. Gainerako tokietan, orduko 60-80 kilometrokoak.
Nafarroari dagokionez, 90 kilometro orduko boladak espero dira eta alerta laranja ezarriko dute eguerdira arte ipar isurialdean. Eguerditik aurrera eta 18:00ak arte, abisu horia aktibatuko da.
Pirinioetan eta Nafarroa erdialdean, ostera, abisu horia 18:00ak arte egongo da indarrean 70-90 kilometro arteko haize ufadengatik.