Gizartea -
Eusko Legebiltzarra
2005ean lokalak egokitu zituzten ostalariei ordaintzea eskatu dute
Tabakoaren aurkako araudira moldatzeko inbertsioak egin zituzten ostalariei laguntzeko bideak bilatzea eskatu die Gobernuari eta Jaurlaritzari Gasteizko Ganberak.
Erredakzioa
2005eko tabakoaren legeari egokitzeko inbertsioak egin zituzten titularrei diru-laguntzak ematea aztertu beharko du Eusko Jaurlaritzak, Legebiltzarrean onartu den Aralarren jatorrizko ekimenari erantzunez.
Oxel Erostarbe Aralarreko legebiltzarkideak "harrokeriatzat" jo du sozialisten jarrera. Izan ere, sozialistak bakarrik geratu izanaz gainera, talde guztien aldekotasunarekin onartu den ekimena "hemen jaio eta hemen hilko" dela mehatxatu baitu.
Onartu den ekimenak Jaurlaritzari eskatzen dio "Espainiako Gobernuarekin elkarlanean, 2005eko tabakoaren legea betetzeko euren establezimenduetan inbertsioak egin zituzten titularrentzat konpentsazio egokiak ezartzeko bideak bila ditzala".
Erostarbek azaldu duenez, ostalariek eurek jakinarazi dutenez, tabakoa leku publikoetan erretzea arautzen duen legeak 15 eta % 20 arteko galerak ekarri dizkie.