Gizartea -

Hilketa egotzi diote

Epaimahai batek erruduntzat jo du Arronizen koinatua hil zuen gizona

Dena den, bi urteko kartzela-zigorra ezartzen badiote indultua ematearen alde agertu da epaimahaia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herri epaimahai batek hilketa delitu bat egotzi dio Ricardo M. H.ri, 2008ko martxoaren 2an Arronizen bere koinatua hil izanagatik.

Dena den, gizonak bere koinatuari zion beldur gaindiezina hartu du kontuan epaimahaiak; halaber, aitormena, sortutako kaltearen konponketa eta prozesuaren atzerapen desegokiak izan dituzte kontuan zirkunstantzia aringarri bezala.

Epaimahaiko bederatzi kideetatik, zazpik erruduntzat jo dute, eta beste bik errugabea dela uste dute.

Bestalde, bi urteko kartzela-zigorra ezartzen badiote indultua emateko eskatu du epaimahaiak. Bi urte baino gutxiagoko kartzela-zigorra ezartzen badiote, ordea, kartzela-zigorra bertan behera uzteko eskatu dute.

Epaimahaia ostegun honetan hasi da eztabaidatzen, epaiaren azken saioaren ostean. Epaiketa joan den astelehenean hasi zen akusatuaren adierazpenekin; akusatuaren hitzetan, "ikara eta beldurra" zion Felipe Oses Ajona hildakoari, eta "harreman txarra zuten orain dela urte asko".

Ondorioz koinatua bi aldiz salatu zuela esan du eta gehiagotan egin ez bazuen ezer konpontzea lortu ez zuelako izan zela argitu du.

2008ko martxoaren 8an, antza, hildakoa akusatuaren etxean sartu zen eskuan "trapu batekin estalita" zerbait zeramala eta "hilko ninduela mehatxu egin zidan" adierazi du akusatuak.

"Borrokan" egin eta koinatua lurrera erori ostean "izuak preso hartuta" sototik aizkora bat hartu eta hil egin zuela esan du akusatuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea