Gizartea -
Lehenago, txikitu egin dute
Kafetegi batean gasolina bota dute Sestaon, jabeak barruan zirela
Ertzaintzak bost lagun atxilotu ditu Sestaon, kafetegi bat txikitzeagatik. Erasoaren unean, jabeak (senar-emazteak) eta beren hiru seme-alabak barruan zeuden.
Erredakzioa
Bost lagun atxilotu dituzte Sestaon (Bizkaia), hilketa ahalegina egotzita.
Akusatuak bostak aldera heldu dira kafetegira, eta, ustez, makilak erabiliz kristalak eta altzariak jotzen hasi dira. Kafetegian, lokalaren jabeak, senar-emazte batzuk, eta haien hiru seme-alabak zeuden.
Erasotzaileetako batek kafetegia eta jabea bera gasolinaz busti ditu; ondoren, su ematen saiatu da, baina ez du lortu, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Ertzaintzak bost erasotzaileak identifikatu eta atxilotu ditu; 24, 29, 30, 31 eta 35 urteko bost gizon dira.
Ertzaintzak ikerketa hasi du erasoaren nondik norakoak argitzeko.