Gizartea -

Lapurreta

Gizon bati labanaz eraso egin eta larri zauritu da, Bilbon

Ertzaintzak gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko ikerketa abiatu du. Zauritutako gizona, berriz, larri eraman dute Gurutzetako Ospitalera.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat larri zauritu da Bilbon, hainbat lagunek labanaz eraso egin ostean, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Ertzaintzak lapurreta gisa abiatu du ikerketa, baina ez du hipotesi bat ere baztertzen.

Igande gauean hainbatetan deitu dute 112 telefono-zenbakira, 23:30 aldera, Santutxuko Jose Maria Lidon kalean gizon bat zauritua zegoela jakinarazteko.

Gizonaren deklarazioaren arabera, Zabalburu plazako kutxazain automatiko batean zegoela eraso egin diote; ondoren, ibilgailu batean sartu eta Lidon kalean utzi dute botata.

Ertzaintzak gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko ikerketa abiatu du. Zauritutako gizona, berriz, larri eraman dute Gurutzetako Ospitalera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza EAE albisteak Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ebasketak albisteak