Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute emakume bat jazartzea leporatuta, Bilbon
Emakumea bular aldean helduta atxikitzeagatik, arrastaka eramateagatik eta bultzatzeagatik atxilotu dute. Biktimak ez omen zuen erasotzailea ezagutzen.
Erredakzioa
Ertzaintzak 18 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo 24 urteko emakume bat jazartzea leporatuta, Bilboko San Frantzisko auzoan. Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, erasotzaileak emakumearen bikotekidea izan nahi zuen.
Ertzaintza erasoen lekuko izan zen atzo 09:30ak aldera. Gizonak emakumea bular aldean helduta atxikitzen, arrastaka eramaten eta bultzatzen zuela ikusi zuten.
Agenteak biktima babesten saiatu zirenean, gazteak eraso egin zien eta atxilotu egin behar izan zuten. Biktimak azaldu zuenez, ez zuen erasotzailea ezagutzen, baina laugarren aldia zen antzeko erasoa egiten ziola. Gizonak bere bikotekidea izan nahi zuela esaten omen zion.
Ertzaintzak legez kanpoko atxiloketagatik, mehatxuengatik eta erresistentziagatik atxilotu du gaztea.
Manifestazioa deitu dutenen arabera, Estatuak “jarduera politiko oro legalizatu eta normalizatu behar du trukean ordainik eskatu gabe”.
Gernikako Akordioaren sinatzaileek salatu dute Gorenaren erabakia ez dela “uharte bat ozeanoaren erdian”, izan ere, haien esanetan, “Espainiako Estatuak oinarrizko eskubideen defentsaren kontrako jarrera izan du, tortura kasuetan adibidez, eta ez du gatazka konpontzearen aldeko jarrerarik agertu, kontrakoa baizik”.
Bakea lortzeko “prozesuaren motorra” euskal gizartea dela eta “protagonismoa” hari soilik dagokiola azpimarratu dute. Hori horrela, herritarren lana indartzeko “tresnak” jartzeko asmoa dutela azaldu dute.