Gizartea -

30. edizioa

Globalizazioa izango da EHUko Udako Ikastaroetako aztergai nagusia

Japoniako lurrikaraz geroztik aktualitate bilakatu den gaia ere aztertuko da ikastaroan, hau da, energia eta horrek ingurumenean izan dezaken eragina.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Globalizazioaren fenomenoaren eraginez sortutako aldaketa eta arazoak izango dira aurten EHUk antolatutako Udako Ikastaroen ardatz nagusia.

Ikastaro gehienak Donostiako Miramar Jauregian izango dira ekainaren 20an hasi eta irailaren 8a arte.

30. edizioak iraungo duen 10 astetan globalizazioarekin rlazionatutako hainbat gai jorratuko dira, besteak beste, enpresa txiki eta ertainetan, zuzenbide penalean, gatazka armatuetan edota Europak nazioartearekin dituen harremanetan nola reagiten duen aztertuko dute.

Dibulgazio zientifikoari dagokionez, Kimikaren inguruko ikastaro antolatu dute, aurten kimikaren nazioarteko urtea ospatzen dela eta. Matematikak eta zientziaren presentzia zinean ere jorratuko dira.

Horrez gain, Japoniako lurrikaraz geroztik aktualitate bilakatu den gaia ere aztertuko da ikastaroan, hau da, energia eta horrek ingurumenean izan dezaken eragina aztertuko dute.

Jose Luis De la Cuesta EHUko Udako Ikastaroetan parte hartuko dituzten hainbaten izenak eman ditu. Besteak beste, Bernardo Atxaga idazlea, Eduard Estivill loa eta loak reagiten dituen arazoetan aditua, Carlos Gonzalez pediatra eta Bernabé Tierno psikopedagogoa izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea