Gizartea -

Udako ordutegia

Erlojuak ordubete aurreratu beharko dira igande goizaldean

Udako ordutegia igande goizaldean, martxoaren 27an, hasiko da eta erlojuak ordubete aurreratu beharko dira (02:00etan 03:00ak izango dira).

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurtik, larunbata, iganderako gauean udako ordutegia sartuko da indarrean. Horrela, udako ordutegia igande goizaldean, martxoaren 27an, hasiko da eta erlojuak ordubete aurreratu beharko dira (02:00etan 03:00ak izango dira), EBko Zuzentaraua betez. ''Ordu Aldaketa'' arautzen du zuzentarauak eta Europar Batasuneko herrialde guztiei eragiten die.

''Ordu Aldaketa'' 1974tik aurrera orokortzen hasi zen, petrolioaren aurreneko krisia gertatu zenean. Orduan zenbait herrialdek erlojuak aurreratzea erabaki zuten eguzkiaren argia hobeto aprobetxatu eta horrela argindar gutxiago kontsumitu nahian. Zuzentarau gisa 1981az geroztik aplikatzen da eta lau urterik behin berritzen zuten.

Europako Parlamentuak eta EBko Batzordeak bederatzigarren Zuzentaraua onartu zutenetik, 2001eko urtarrilean, aldaketa mugagabea bihurtu zen eta urtero aplikatzen da.

Zuzentarauaren eraginkortasuna azterketa batek egiaztatu zuen. Europako Batzordeak ikerketa agindu zuen eta Europako Parlamentuak ondorioak aurkeztu zituen 1999an. Ordutegi aldaketak aurrezteko orduan abantailak emateaz gain, garraioan, komunikabideetan, errepideko segurtasunean, lan-baldintzetan, osasunean, turismoan edo aisialdian eragin positiboak ditu, azterketaren arabera.

300 milioi euro aurrezten dira

Zentzu horretan, IDAEren (Energia Aurrezteko Institutua) esanetan, Espainian argindarraren % 5 aurrezten da ordutegi aldaketarekin, 300 bat milioi euro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea