Gizartea -
Bi pertsona atxilotu dituzte
Hotel baten aurkako bonba mehatxu faltsua jarri dute CIAren webgunean
Marriott Marbella Beach Resort Marbellako hotelean bonba bat jarri dutela iragarri dute bi anaiak CIAren webgunean.
Erredakzioa
Bi anaia atxilotu ditute, CIAren webgunean Marbellako (Malaga) hotel batean bonba bat ipini dutelako mehatxu faltsua egiteagatik. Al Kaidaren izenean egin zuten AEBetako enpresa batena den hotelaren aurkako abisu faltsua anaiok.
CIA AEBek Espainian duten Enbaxadarekin harremanetan jarri da, web orrian mehatxua ikusitakoan, eta horrek gertatutakoaren berri eman dio Polizia Nazionalari.
Poliziak gertatutakoaren berri izandakoan, ikerketa lanak egiten hasi dira eta ikerketa honen ondoren Marbellako polizia etxeko agenteek bi anaiak atxilotu dituzte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea