Gizartea -
TRAFIKOA
Pertsona bat hil da Baionan, A-63 errepidean izandako istripuan
Trafiko ezbeharra Baiona iparraldean gertatu da, Donostiarako noranzkoan. Gainera, beste pertsona bat ospitaleratu dute.
EUSKADI IRRATIA
Pertsona bat hil da gaur goizean A-63 errepidean, Baiona iparraldean, izandako istripu batean, Euskadi Irratiak jakinarazi duenez.
Ezbeharra Baiona iparraldean gertatu da, irteeretako batetik gertu. Kamioi batek zubi baten zutarria jo du.
Antza denez, gidariaren alboan zihoan pertsona da hildakoa. Gidaria, berriz, ospitalera eraman dute, zauriekin.
Istripuaren ondorioz, hiru erreietako bat itxi dute eta auto-ilara luzeak sortu dira Donostiarako noranzkoan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea