Gizartea -

Bizkaian

37 lagun ikertzen ari dira aseguru etxeei istripu faltsuengatik iruzur egiteagatik

122.000 euro inguru lortu zituzten trafiko-istripu faltsuen iruzurrarekin.

Beasainen gertatutako zirkulazio-istripu baten artxiboko argazkia: Lazaro Gonzalez
Beasainen gertatutako zirkulazio-istripu baten artxiboko argazkia
Beasainen gertatutako zirkulazio-istripu baten artxiboko argazkia: Lazaro Gonzalez

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak azken urtean egindako ikerketari esker, Bizkaian, 37 pertsona ikertzen ari dira aseguru etxeei istripu faltsuengatik iruzur egiteagatik. Ertzaintzak Bilbo, Barakaldo, Getxo eta Durangoko epaitegietara bidali ditu izapideak; antza, 122.000 euro inguru lortu dituzte iruzurrarekin, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

2018ko urte hasieran aseguru etxeko ordezkari batek ustezko trafiko-istripu baten inguruko iruzurraren berri eman zuen. Jakinarazpen horri esker, iruzurraren nondik norakoak argitu ahal izan dituzte.

Zenbaitetan, alokatutako ibilgailuak erabiltzen zituzten talde gaizkilearekin zerikusia ez zuten pertsonekin istripuak nahita izateko. Gainera, iruzurgileek aseguru polizarik garestienak kontratatzen zituzten indemnizazio handienak lortzeko.

Istripuan adiskidetasunezko istripu-aitorpena egiten zuten eta gidariak baino ez ziren identifikatzen.

Egun bat edo bi igarota, istripuan parte hartutako eta kalte-ordaina jasotzeko eskubidea zuten lagunek larrialdi zerbitzuetara jotzen zuten eta horien txostenarekin Traumatologiako espezialistek errehabilitazio sesioak agintzen zizkieten. Aseguru etxeek, berriz, zegozkien kalte-ordainak ordaintzen zituzten.

Beste batzuetan, berriz, bigarren eskuko ibilgailu bat erosi eta sal-erosketa kontratu pribatua egiten zuten. Legezko izapideak egin barik eta asegurua aurreko jabearen izenean jarraitzen zuen bitartean, nahita istripuak izaten zituzten eta kalte-ordainak jasotzeko jokabide berdina erabiltzen zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Iruzurrak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak