Gizartea -
Jazoera
Madrileko IUko zinegotzia 'egonkor' dago, semeak sastatu ostean
Milagros Hernandez ZIUtik logela batera eramango dute. Ostiralean oso larri ospitaleratu zuten Gregorio Marañonen.
Erredakzioa
Angel Perez Madrileko Udaleko Alkatetzarako hautagaiak jakinarazi duenez, Milagros Hernandez Madrileko IUko zinegotzia eta udal hauteskundeetarako bigarren hautagaia ''egonkor'' dago, ostiralean semeak ustez sastatu ostean.
52 urteko emakumea ZIUtik logela batera eramango dutela aditzera eman du; izan ere, "ez du bere bizia arriskuan jar lezakeen zauririk".
Zinegotzia "une oro bere kordean eta esna egon da", adierazi du Perezek.
Semeak ustez Milagros Hernandez sastatu zuen ostiralean, Puente de Vallecaseko euren etxean izandako eztabaida baten ostean. Sorbaldan, toraxean, sabelean, aurpegian eta lepoan zauriak zituen zinegotziak.