Gizartea -

JOAN ETORRI ASKO ERREPIDEETAN

Amaitu dira goizean A-8an, Kantabriara bidean, izan diren auto-ilara luzeak

11:00ak aldera hasi dira auto-ilarak sortzen Portugalete eta Muskiz artean, eta eguerdian okerrera egin du egoerak. 13:30erako normaltasunera bueltatu da errepidea.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Autoen joan-etorria handia izaten ari da larunbat honetan eta A-8an, adibidez,12 kilometrora arteko auto-ilarak izan dira gaur goizean Portugalete eta Kantabria artean. 13:30 aldera normaltasunera bueltatu da zirkulazioa.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 11:00ak aldera hasi dira autoak pilatzen Portugalete eta Muskiz artean.

Handik ordubetera, 12:00ak aldera, erabat geldituta geratu dira ibilgailuak errepidean, Portugalete parean. Eta horregatik, 12 kilometroko auto-ilarak sortu dira une honetan Kantabriara bidean (130. kilometroan)

13:00etan hobetzen hasi da egoera eta handik orduerdira amaitu dira arazoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Portugalete Muskiz Gizartea Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea Kantabria