Gizartea -
Gertakaria
Gizon bat bidaiariak zeramatzan autobus bat lapurtzen saiatu da Bilbon
34 urteko gizonezkoa San Adrian auzoan zegoen lineako autobusa martxan jartzen saiatu da gidaririk ez zegoela aprobetxatuz.
Erredakzioa
34 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Bilbon bidaiariak zeramatzan lineako autobus bat lapurtzen saiatzea leporatuta, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Igandeko hamaikak baino lehentxeago, herritar batek abisua eman zion Ertzaintzari gizon bat autobusa martxan jartzen saiatzen ari zela ohartaraziz.
Ertzaintzaren patruila bat bertaratu zen eta lapurra autobusa martxan jarri nahien zebilela ikusi zuen. Ertzainak zeudela jabetuta, lapurra ihes egiten saiatu zen, baina ez zuen lortu.
Autobusaren gidariak azaldu duenez, autobusa itxita utzi zuen, baina ateak irekitzea lortu zuen lapurrak.