Gizartea -

Zientzialarien arabera

Terapia prebentibo batek bularreko minbizia geldiarazi lezake

Pertsona osasuntsuei tumoreak garatzeko arriskua % 40 murrizten dien hormona terapia bat emateko aholkatu dute zientzialariek. Hala ere, sendagai hauek koaguluak sortzea eragin lezakete.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bularreko minbizia garatzeko arriskua duten emakumeei sendagai batzuk emateko aholkua eman dute zientzialari batzuek The Lancet Oncology aldizkariaren azken zenbakian. Aditu horien esanetan, gaitz horri aurre egiteko "prebentzio kanpaina masiboa" bultzatu behar da, sintomak agertu aurretik ere, besteak beste, tamoxifen sendagaia hartzeko.

Hormona-terapia horrek tumore-zelulak handitzea bultzatzen duten estrogenoak blokeatzen ditu. Ikerketen arabera, bost urtez jarraian hartuz gero, % 40 gutxitzen da bularreko tumore bat garatzeko arriskua. Halere, terapia horrek bigarren mailako ondorioak ere eragiten ditu; odolbilduak sortu ahal ditu eta uteroko minbizia pairatzeko arriskua handitu.

Halaber, zientzialariak beste sendagai batzuekin ere probak egiten ari dira, aromatasaren inhibitzaileekin, hain zuzen. Entzima horrek estrogenoak sortzea bultzatu eta bularreko minbizia izateko arriskua % 70 gutxitu dezake, eta bigarren mailako ondoriorik gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea