Gizartea -

Apirilak 4

Web berria abian jarriko du Osakidetzak astelehenean

Informazio "osatuagoa" aurkituko dute herritarrek. Berritasunen artean, gaixoen eta medikuen arteko harreman-bide berriak jarriko dituzte abian, baita posta elektronikoa eta aholkuen atari bat ere.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak web orri berria izango du datorren astelehenetik aurrera, gaur Rafael Bengoa Osasun sailburuak iragarri duenez. Osarean eta Osasun Saileko atariak batu egingo dute web berriak.

Atari berrian informazio "osatuagoa" aurkituko dute herritarrek. Berritasunen artean, gaixoen eta medikuen arteko harreman-bide berriak jarriko dituzte abian, baita posta elektronikoa eta aholkuen atari bat ere.

Osakidetzak astelehenean, hilak 4, zabalduko du web berria. Bengoak azaldu duenez, "garai berriei eta teknologia aurreratuei" egokitutako web orria izango da.

Honen bitartez, ohiko medikuarekin posta elektroniko bidez harremanetan jartzeko aukera eskainiko du Osakidetzak. Espezialistarekin ere hitzordua lortzeko modua eta itxaron-zerrendak kontsultatzeko bidea ere abian jarriko dute.

Pablo Arbeloa Osarean-eko arduradunak nabarmendu duenez, zenbait kontsulta egiteko anbulategietara joan beharrik ez izatea da helburuetako bat.

Atal berrian, gaixo kronikoek ere atal berezia izango dute, euren gaixotasunaren etengabeko jarraipena egin ahal izateko. Osakidetzak hainbat aholku eta gomendio jarriko ditu web berrian, "herritarrok osasuntsuago bizi daitezen", azpimarratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea