Gizartea -

Donibane auzoa

Jai bat ospatzen ari ziren 24 lagun aterarazi ditu Iruñeko pisu batetik Udaltzaingoak

Donibane auzoan kokatuta dagoen etxebizitza horretan, pelikula bat grabatzeko prestatzen ari ziren; izan ere, sanferminetan oinarritutako film txinatar bat grabatu dute asteburuan Iruñean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guztira, 193 irteera egin ditu asteburuan Iruñeko Udaltzaingoak. Horien artean, nabarmentzeko modukoa da Donibane auzoan gertatutakoa. Han, jai bat egiten ari ziren 24 lagun etxebizitza batetik aterarazi dituzte. Dirudienez, pelikula bat grabatzeko prestatzen ari ziren; izan ere, sanferminetan oinarritutako film txinatar bat grabatu dute asteburuan Iruñean.

Horrez gain, bizikidetza arazoak direla medio, 37 istiluren lekuko izan dira udaltzainak larunbat eta igandean.

Bestalde, laguntza behar duten pertsonak artatzeaz ere arduratu dira; orotara, 24 lagunek eskatu dute laguntza. Gainera, hainbat lagun salatu dituzte ezorduan zarata egiteagatik.

Bukatzeko, droga zeramaten 12 pertsona harrapatu dituzte, eta sei erasoren berri jaso dute azken orduotan. Eraso horiekin lotuta, sei pertsona atxilotu dituzte asteburuan Nafarroako hiriburuan; horietako lauri tratu txarrak egin izana egotzi diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Gizartea Eguneko albisteak Albisteak