Gizartea -
Araba
Adin txikikoentzako zentro berria zabaldu dute Aramaion
Azpiegitura berria Eguzkierripa auzoan dago eta hamar gazte hartuko ditu. 19 langilek artatuko dituzte adin txikikoak.
Erredakzioa
Adin txikikoentzako zentro berria zabaldu dute Aramaion (Araba). 10 gaztek beteko dute bertan, epaileek ezarritako zigorra. Mota honetako hamargarren zentroa da Euskadin.
Aramaioko Eguzkierripa auzoan dago, eta Txema Finez sailburuorde ohiaren izena jarri diote. Egoitza berri honetan 10 gazte izango dira. Epaileak agindu duenaren arabera, erregimen irekian edo erdi irekian, 19 hezitzaileen ardurapean. Gazte bakoitzari bere premietara egokitutako egitasmoa prestatuko diote.
Horretarako, tailerrak, gimnasioa, negutegia eta abar ditu Aramaioko zentroak. Ia-ia hiru milioi euroko inbertsioa behar izan da baserria erabat egokitzeko.
"Bigarren aukera bat"
"16-17 urteko gazte hauek bigarren aukera bat merezi" dutela esan du Idoia Mendia Justizia sailburuak. "Horretarako gizarteak aurreiritziak baztertu egin behar" dituela gaineratu du. "Gizartearen kontzientzia eta erakundeen arteko elkarlana behar" dela adierazi du Mendiak.
Eusko Jaurlaritzak mota honetako hamar zentro kudeatzen ditu egun: Zumarraga (39 plaza), Arrazua Ubarrundia (16), Gasteiz (15), Aramaio (10), Ortuella (7), Muskiz (6), Donostia (10, bi zentrotan), Bilbo (6) y Portugalete (6).