Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, emakume gazte bati sexu-erasoa egitea egotzita

Biktima Basurtuko Ospitalera eraman behar izan zuten, auzitegiko medikuak artatzeko. 18 urteko atxilotua epailearen esku jarri dute.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

18 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, Bizkaiko hiriburuko etxebizitza batean emakume gazte bati sexu-erasoa egitea leporatuta.

Gertakariak igande arratsaldean jazo ziren. Atxiloketaren berri eman zion Bilboko Udaltzaingoak Ertzaintzari. Sexu-erasoa egotzi diote atxilotuari.

Biktima, emakume gazte bat, Basurtuko Ospitalera eraman behar izan zuten, auzitegiko medikuak artatzeko, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak agiri batean jakitera eman duenez.

Ertzaintzaren arabera, gazteak elkarrekin joan ziren atxilotuaren etxera, eta gizonak ustez behartu egin zuen bertan.

Duela hilabete batzuk ezagutu zuten elkar, baina bien arteko harremanik ez zegoen.

Ikerketako ertzainek etxea miatu zuten. Gaur arratsaldean atxilotua epailearen esku utzi dute, ikerbidea abiatu ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Indarkeria matxista Delituak Gizartea Albisteak Basurtuko ospitalea Matxismoa Feminismoa