Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Hiru atxilotu emakume bat bortxatzea egotzita, Castro Urdialesen

20 eta 30 urte arteko gizonezkoak kantabriarrak dira eta ustez etxebizitza batean bortxatu zuten emakumea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru gizonezko, 20 eta 30 urte artekoak, atxilotu dituzte gaur Castro Urdialesen (Kantabria) emakume bat bortxatzea leporatuta.

Ustezko bortxaketa iragan martxoaren 21ean gertatu zen eta hiru gazteak egun hartan bertan atxilotu zituzten, Gobernuak Kantabrian duen Ordezkaritzak jakitera eman duenez.

Aipatu iturriek zehaztu dute ustezko bortxatzaileak Castro Urdialesen bizi zirela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea