Gizartea -

Lan-istripua

Basoko langile bat hil da Muxikan izandako lan-istripuan

Mozten ari zen zuhaitza gainera erori zaio. Ezbeharra Muniketa auzoko baso batean gertatu da.

Basoko langile bat hil da Muxikan izandako lan-istripuan. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Basoko langile bat hil da Muxikan izandako lan-istripuan. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Basoko langile bat hil da Muxikan izandako lan-istripuan. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basoko langile bat hil da arratsalde honetan Muxikan (Bizkaia) izan den lan-istripuan, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Ezbeharra Muniketa auzoko baso batean gertatu da, 16:15 inguruan. 61 urteko beharginari gainera erori zaio mozten ari zen zuhaitza, eta azpian harrapatuta geratu da.

Suhiltzaileak bertaratu dira istripuaren tokira, baina ezin izan dute langilea bizirik erreskatatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Bizkaia Lana Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak