Gizartea -
11 milioi euro
Espainiako Gobernuak Bilboko kaiak berriztatzeko laguntza emango du
Ingurumen Ministerioak eta Bilboko Udalak goizean sinatu dute akordioa. Lanak ekainean edo uztailean hastea aurreikusten du Azkunak eta urte amaierarako bukatuta egotea espero du.
Erredakzioa
Espainiako Gobernuak 11 milioi euroko diru-laguntza emango du Bilboko ibai-bazterrak konpontzeko.
Rosa Aguilar Ingurumen ministroak eta Iñaki Azkuna Bilboko Alkateak Madrilen sinatu dute akordioa.
Espainiako Gobernuak 2011ko Estatuko Aurrekontu Orokorrak aurrera ateratzearen truke EAJri hitzartu zituen 112 milioi euroko diru- laguntzen barnean sartzen da gaurko akordioa.
Bilboko kaiak berriztatzeko lanak ekainean edo uztailean hasiko direla aurreikusi du Iñaki Azkuna alkateak.
"Urte amaierarako bukatuta egotea nahiko genuke" adierazi du Azkunak, baina hori betetzeko "lan asko egin beharko dela gaineratu du".