Gizartea -

Gerra Zibila

Bizkaian egindako bonbardaketen 100 bat argazki topatu dituzte Erroman

Durangoko bonbardaketaren irudiak dira, eta baita Otxandioko, Gadalkaoko eta Mañariako udalerrietan Italiako hegazkinek egindako erasoen argazkiak ere.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erromako museo batean, 1937an Italiako hegazkinek Bizkaian egindako bonbardaketen ehun bat argazki aurkitu ditu Gerediaga elkarteak, elkarteak berak gaur jakitera eman duenez.

Italiako hiriburutik gertu dagoen Aeronautika Militarraren Museo Historikoa bisitatu dutenean argazkiak topatu dituzte.

Durangoko bonbardaketaren irudiak dira, eta baita Otxandioko, Gadalkaoko eta Mañariako udalerrietan Italiako hegazkinek egindako erasoen argazkiak ere.

Argazki horietako batzuk bihar erakutsiko dituzte Durangon, bonbardaketaren urteurrena ospatzeko ekitaldietan. Italiako hegazkinek 1937ko martxoaren 31n bonbardatu zuten Durango.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea