Gizartea -
Orozkon
Bost atxilotu bi emakumeri mehatxuak eta xantaia egiteagatik, Bizkaian
Atxilotuek, lau gizonezko eta emakume bat, dirua eskatzen zieten prostituzioan aritzea uztearen truke.
Erredakzioa
Lau gizonezko eta emakume bat atxilotu ditu Ertzaintzak bi emakumeri heriotza mehatxuak eta xantaia egitea leporatuta.
Joan den astelehenean, Orozko herrian, hainbat pertsona labanak eskuan hartuta bi emakume mehatxatzen ikusi zituela ohartarazi zion bizilagun batek Ertzaintzari.
Biktimek agenteei azaldutakoaren arabera lau gizonezkok eta emakume batek labana jarrita heriotza mehatxuak egin zizkien.
Ustezko bi erasotzaile biktimekin batera bizi ziren. Prostituitzen jarraitzearen truke dirua eskatu zieten.
Ondoren emakumeetako baten senarraren autoari gurpilak zulatu zizkioten eta beste ibilgailu batean ihes egin zuten.
Ertzaintzak Artea eta Zeberio artean atxilotu zituen ustezko bost erasotzaileak. Heriotza mehatxuak eta xantaia delitua egitea&' || 'nbsp; leporatzen diete.