Gizartea -

Zortea

ONCEko kupoiak 1.260.000 euro utzi ditu Sestaon, Bizkaia

Hiru Kontzejuak enparantzan kokatutako Carlos Llamosas saltzailearen eskutik etorri da zortea. Saldutako 36 kupoi bakoitzari 35.000 euro dagozkio.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1.260.000 euro utzi ditu Sestaon (Bizkaia) ONCEko kupoiak, atzo, asteartea, izandako zozketan. Udalerri honetako Hiru Kontzejuak enparantzan kokatutako Carlos Llamosas Pardo saltzaileak banatu du zortea. Izan ere, saldutako 36 kupoi bakoitzari 35.000 euro dagozkio.

Kupoi gehienak Volante (Txavarri kalean), La Perla (Kale Nagusian) eta La Manolita (Portugaleteko metro geltokiaren ondoan) tabernetan izan ziren salgai. Gainera, zenbait lagun elkarteen kideen artean banatu ziren, ONCEk jakitera eman duenez.

ONCEk 14 milioi euro banatu ditu Euskadin dagoeneko. Laudion egokitutako 9,6 milioi euroko sariak eman zion hasiera 2011 urteari (2010eko abenduaren 31eko zozketari zegokiona).

Otsailaren 10ean, 35.000 euroko saria egokitu zen Gasteizeko Sansomendi auzoan eta 125.000 euroko saria, berriz, Bilboko Zabalgune Plazan egokitu zen. Alabaina, Gasteizko Jundizeko industrialdean beste 315.000 euro utzi zituen ONCEk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea