Gizartea -

Epaia

21 urte, Euskadiko eskubaloi hautatzaile ohiaren hiltzailearentzat

Kartzela zigorraz gain 30 urtez biktimaren alabarengandik urrunduta mantentzeko agindua ezarri diote hiltzaileari. Gainera, 265.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Benito Mujika Euskadiko eskubaloi selekzioko hautatzaile ohiaren hiltzaileak 21 urte eta erdiko kartzela-zigorra jaso du.

Epaiaren arabera, akusatuak (hilketa izan zenean 24 urte zituen errioxar bat) 20 urteko espetxe-zigorra bete beharko du Benito Mugika hiltzeagatik eta urte eta erdi gehiago, hura hil ondoren, haren etxeko aulki bati su emateagatik.

Gertakaria 2008ko abuztuaren 16an jazo zen, Lasarte-Orian.

Hiltzailea bridak, trapuak eta 14 zentimetroko labana bat hartuta joan zen Benito Mujikaren etxera.

Biktimari hankak eta eskuak lotu eta, ihes egiten saiatu zenean, 23 labankada eman zizkion. Epaiaren arabera, hiltzaileak 30 urtez biktimaren alabarengandik urrun egon beharko du, eta 265.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea